Korapilatuz kolektiboak, Euskal Herriko Islamiar Federakundeak (FIVASCO), Loiolako Zentroak eta Etorkinen Pastoraltzak koordinatuta, "Mugek hil egiten dute, herriek harrera egiten dute" lelopean mugan hildako migratzaileen omenezko ekitaldia egingo dute igandean, 12:00etan, Irungo Santiago zubi alboko skateparkean dagoen oroitarrian. «Errealitate lazgarri honen aurrean isiltasun konplizea hausteko» bat egiteko deia luzatu dute.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.